XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guztiengandik ikasi dut zerbait.

Alkain kaballero bat zen.

Oso urte zailetan gobernatu zuen, transizio garian.

Labaienek ahalmen intelektual izugarria zuen, baina ez zuen sentsibilitate sozialik.

Etxebizitza arazoak asko areagotu ziren bere garaian.

Albisturrek kontrapuntoa ezarri zuen, politika sozialago bat egiten hasi zen.

Ekipo ona izan zuen.

ZER DERITZOZU EGUNGO GAIEI BURUZ, BENTA BERRIK SORRARAZI DUEN POLEMIKA, LA PERLA LUZAROAN GELDIRIK, KURSAALA...

Benta Berrin etxebizitzaren arazoa konponduko da neurri handi batean, batez ere, babes ofizialeko etxebizitza erosteko arazoak dituztenenatzat eta prezio librekorik ere erosi ezin dutenentzat.

La Perla 15 egunetan adjudikatuko da.

Talasoterapia eta kirol instalakuntzak izango ditu.

Hiriak zerbitzu hauek behar ditu bisitariei eskaintzeko, inguruko hiriekin konpetitu behar baitu.

Gauza berriak sortu behar dira.

Kursaala hiriak oraindik betetzeke duen erronka da.

Eusko jaurlaritzak, Joseba Arregik konkretuki jartzen ari den oztopoak gainditu behar ditut.

Baina oztopo horiek salatzen jarraituko dut, gauza bera egingo nuke Kultura Ministrariak oztopoak jarriko balizkit ere.

Kursaalean Kongresu jauregia bihar izango bagenu, lau urtetan amortiza genezake udal aportazioa.

AURTEN JOANGO AL ZARA SALBERA?

EZ AL LITZATEKE HOBETO DESFILERIK EZ EGITEA?

Nere iritzi pertsonala alde batera utziz, tradizioak ala dioenez, salbera joango naiz.

Desfilea kenduko nuke, baina sekula ez txantaia baten eraginez.

AURTENGO ASTE NAGUSIAN ISTILURIK IZANGO AL DA?

Hori ezin da jakin, baina badirudi urtetik urtera egoera normaltzen ari dela; gero eta toleranteagoak gara eta posible da aurten gatazka politiko gutxiago izatea.

Jendea bere esloganak oihukatzen baditu soilik, ez da larria, kontua da eraso fisikoetan hasten garenean.

SAIATU AL ZARA NOIZBAIT EUSKARA IKASTEN?

Udaletxera sartu nintzen urtean aritu nintzen Maite Pagazaurtondua irakasle nuela.

Oso ondo hitzegiten du euskaraz, gusto ematen du entzutea.

Gero utzi egin nuen baina orain irailean hasiko naiz berriz.

ZENBAT ORDU LAN EGITEN DITUZU?

Egunean 12 ordu

KONTXA, ONDARRETA EDO GROS?

Nautikoan uzten dut arropa, txapela jantzi eta Kontxa eta Ondarreta egiten ditut oinez, paseatzen.

KIROLIK EGITEN AL DUZU?

Ibiltzea eta igeri egitea gustatzen zait.

Xakean egiten dut ordenagailuaren aurka.

LIBURU BAT?

Oraintxe ari naiz irakurtzen Las memoria de Billy Brandt.

MUSIKA?

Heavy eta Bakalao musika ez beste guztiak gustatzen zaizkit.

Bat aukeratzekotan Jazza hartuko nuke.

PELIKULA BAT?

The paper da azken ikusitakoetatik gogoan daukadana.

SUKALDEAN ARITZEN AL ZARA?

Ez.

Bakarrik geratzen naizenean ezik.

LANDAREAK GUSTATZEN AL ZAIZKIZU?

Bai asko.

Nik neuk zaintzea gustatzen zait.

MANIARIK BA AL DUZU?

Bai. Ordena.

Dena bere lekuan edukitzea gustatzen zait.

NORK IRABAZIKO DU FUTBOL MUNDIALA?

Alemaniak, Espainiak edo Brasilek.

ETA TOURRA?

Zalantzarik gabe Indurainek.

EMAKUMEAK ELKARTE GASTRONOMIKOETAN SARTZEAREN ALDE AL ZAUDE?

Elkarte bakoitzaren iritzia errespetatzen dut.

Ordoñezek denbora gehiago pasatzen du faxa erabiltzen eta deklarazioak egiten lan egiten baino

EDURNE OTAMENDI